jolasTOUR maiatzaren 11n Gipuzkoan

jolasTOURra ðŸš´â€â™€ï¸ maiatzaren 11n Gipuzkoan! Jardunaldi honetan errespetuan oinarritutako hezkuntza ekimen berritzaileak ezagutuko ditugu. Hezitzaile, bidelagun, irakasle, guraso, hezkuntza arloko profesional edo honetan interesa duen pertsonentzat eta HazizHazi Sarearen ekosisteman parte-hartzaileentzat zuzendua.

👉 Izen-ematea: gipuzkoa@hazizhazi.org

*Bazkideentzat soilik. Bazkide bakoitza beste pertsona batekin etor daiteke. Oraindik bazkide ez bazara, hementxe aukera!

Aurkeztuko diren proiektuak: Bihotz Inguru baso eskola , Kabi Etxeak Gipuzkoa eta Zapaburu .
Data: Maitzak 11, larunbata.
Helbidea: 9:45etan Marino Tabuyo 6
12:30etan: Uliako aparkalekuan Donostian.
Kokapena 12:30 https://goo.gl/maps/9mPnU2F1WyM2

PROGRAMA:
9:45 Harrera eta HazizHazizen aurkezpena.
10:00 Praktika ona pedagogia aktiboan: Zapaburu Eskolaren aurkezpena.
11:00 Hezkuntza prozesua bigarren etxe batean: Gipuzkoako Kabi Etxeen aurkezpena.
12:00 Atsedena eta garraioa*
12:45: Aire zabaleko hezkuntza: Bihotz Inguruko aurkezpena
13:45 jolasPOTEa eta jolasPINTXOa
14:45 Agurra

* Garraio publikoan joateko aukera badago.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *