Orain bai!! jolasCAMPeko garaia heldu da!!!
Haziz-Hazik bigarren jolasCAMPa martxan jartzen du, gainera aurtengoan ALE (Asociación por la Libre Educación) gurekin dator familia topaketa bat egiteko, ezagutzeko, berba egiteko, eta elkarrekin asmatzeko eta amesteko.
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Zingira kanpineko familia, milesker!
Gogorarazi nahi dizuegu:
– Kanpineko sarrera ostegunetik 16:00etatik rurrera dela.
– Bertan esku – dirutan soilik ordaindu daitekeela
– Jatetxe gertuena 2.5 kilometroetara dagoela.
– Taberna irekita egondo dela edari desberdinak eskeiniz.
– Kanpineko sukaldean “sukaldari taldea” osatzen duten kideek bakarrik eskumena daukatela bertan sartzeko otordu herrikoiak prestatzeko helburuarekin, Eskerrik asko talde!
– Excell taula bat dagoela atxikitu zaizuen artxibo batean (ongietorriak) norbaitek ekintzaren bat eskeini nahi badu.
Asmoa da…
AKAMPADA-TOPAKETA bat egitea: kanpin denda, furgo, karabana, autokarabana, bungalow (gutxi batzuk daude)… nahi duzuen bezala.
NON: Zingira kanpinean, Aia-Orio (Gipuzkoan).
NOIZ: Pilarreko zubia. Urriak 12tatik (ostirala) 14era arte (igandea). Ostegunean (urriaren 11n arratsaldean) ere posiblea izango da joatea.
Gure asmoa da planik ez egitea, hau da, bakarrik planifikatzea etorriko diren pertsonak, kanpineko plazak antolatzeko. Eta hortaz, soilik gozatu gure konpainiaz, eta zabaldu ideia desberdinak hezkuntza nahiz hazkuntzari buruz.
Kanpineko taberna eta jatetxea ez da egongo irekita. Hala ere, Zingirakoek jatetxeko sukaldea eralbiltzea uzten digute bazkari herrikoi bat egiteko, eta otordu – talde batek horren ardura hartzen badu.