jolasTOUR maiatzaren 11n Gipuzkoan

jolasTOURra 🚴‍♀️ maiatzaren 11n Gipuzkoan! Jardunaldi honetan errespetuan oinarritutako hezkuntza ekimen berritzaileak ezagutuko ditugu. Hezitzaile, bidelagun, irakasle, guraso, hezkuntza arloko profesional edo honetan interesa duen pertsonentzat eta HazizHazi Sarearen ekosisteman parte-hartzaileentzat zuzendua.

👉 Izen-ematea: gipuzkoa@hazizhazi.org

*Bazkideentzat soilik. Bazkide bakoitza beste pertsona batekin etor daiteke. Oraindik bazkide ez bazara, hementxe aukera!

Aurkeztuko diren proiektuak: Bihotz Inguru baso eskola , Kabi Etxeak Gipuzkoa eta Zapaburu .
Data: Maitzak 11, larunbata.
Helbidea: 9:45etan Marino Tabuyo 6
12:30etan: Uliako aparkalekuan Donostian.
Kokapena 12:30 https://goo.gl/maps/9mPnU2F1WyM2

PROGRAMA:
9:45 Harrera eta HazizHazizen aurkezpena.
10:00 Praktika ona pedagogia aktiboan: Zapaburu Eskolaren aurkezpena.
11:00 Hezkuntza prozesua bigarren etxe batean: Gipuzkoako Kabi Etxeen aurkezpena.
12:00 Atsedena eta garraioa*
12:45: Aire zabaleko hezkuntza: Bihotz Inguruko aurkezpena
13:45 jolasPOTEa eta jolasPINTXOa
14:45 Agurra

* Garraio publikoan joateko aukera badago.

PRENTSA OHARRA: JolasBIDE lehen jardunaldiak Leioako Magisteritza Eskolan

Leioako Magisteritza Eskolan emango den JolasBIDE lehen jardunaldiak heziketa berrikuntzaren inguruko hausnarketak eskeiniko ditu

Leioa, 2017ko azaroaren 3, ostirala.

Osteguna den datorren azaroaren 2an Leioako EHU/UPVko Bizkaiko Campuseko Magisteritza Eskolan hezitzeko eta ikasteko modu ta mota desberdinen inguruko jolasBIDE lehen jardunaldia ospatuko da. Hurrengo galderaren inguruan haurnartuko dugu, “zer da heziketa berrikuntza?”. Jardunaldia Magisteritza Eskola ta Haziz Hazi sareak antolatua, sarrera libre ta doakoa izango du. Hezkuntza ikuspegi desberdinak eta eredu berrietatik jotzen duten proiektuak ikusteko aukera ahalbidetuko du. Continuar leyendo “PRENTSA OHARRA: JolasBIDE lehen jardunaldiak Leioako Magisteritza Eskolan”

jolasCAMP Kanpaldi Topaketa urria 12-15 Arbizu

Pertsona batzuen eta “HazizHazi” proiektuaren artean topaketa bat egiteko ideia bururatu zaigu, ezagutzeko, berba egiteko, asmatzeko eta abar. Arrazoia da, jolasGUNE azkarregi pasatzen dela, eta horrek ez digu uzten gauza asko egiten egun batean.

Ideia da AKAMPADA-TOPAKETA bat egitea: kanpin denda, furgo, karabana, autokarabana, bungalow, aterpea… nahi duzuen bezala. Bungalow gutxi batzuk daude, eta beste aterpe plaza gutxi batzuk.

NON: Arbizuki Eko Kanpina, Nafarroan, Altsasutik gertu. Leku nahikoa dago akanpatzeko, baita jokuak edo aktibitateak egiteko ere.

NOIZ: Pilarreko zubia (Urriak 11 asteazkena, 12 osteguna edo 15 igandea)

Gure asmoa da planik ez egitea, hau da, bakarrik planifikatzea etorriko diren pertsonak, kanpineko plazak antolatzeko. Eta hortaz, soilik gozatu gure konpainiaz, eta zabaldu ideia desberdinak hezkuntza nahiz hazkuntzari buruz.

Continuar leyendo “jolasCAMP Kanpaldi Topaketa urria 12-15 Arbizu”