2019 jolasKANP, urriak 11-13 Zingira kanpinean

Haziz Hazik hirugarren jolasKAMPa🏕 martxan jartzen du, Zingira kanpinean, Aian, Gipuzkoan. Topaketa ohi den bezela, urriaren 11tik 13ra izango da.

🏕jolasKANP autokudeaketan oinarritutako ekimena da, zaintza ardurak eta egitaraua, parte-hartzaileok gure gain hartzen dugukarik.

Egitaraua mezuen amaieran ikusi dezakezu.

Izena emateko epea irailaren 25etik, asteazkena, urriaren 9ra, asteazkena. 

jolasKANPa familia, hezkuntzan eta hazkuntzan interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Autokudeaketan oinarritutako ekimena da, eraldaketarako espazioak biziarazteko izanik.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Zingira kanpineko familiei, milesker!

Asmoa da AKANPADA-TOPAKETA bat egitea: kanpin denda, furgo, karabana, autokarabana, bungalow (gutxi batzuk daude)… bakoitzak nahi duzuen bezela.

 

NOIZ: Sarrera 11n, ostirala, arratsaldean. Irteera 13an, igandean, bazkaldu eta gero.

NONZingira kanpinean, Aian (Gipuzkoa).

CAMPING ZINGIRA KANPINA
HELBIDEA: Barrio Olaskoegia 38, 20810 Aia-Orio, Gipuzkoa.
GPS: N 43º 15′ 22” / O 2º 07′ 51″
WEB: www.zingiracamping.com

NOLA IRITSI?

KOTXEZ… Bilbo ingurutik bazatozte, Zarautzera iristean autopistatik atera eta Orioko norabidea hartu. Orioko herrira iritsi aurretik, Zudugarai mendatea igo eta jaitsi ondoren, industrialdean eskuinera hartu behar da. Hortik aurrera 2 km zuzen. Donostia aldetik bazatozte berriz, Orion autopistatik atera, herria pasa Zarautz alderako noranzkoan eta zubia pasa eta 100 metrotara, industrialdean ezkerrera hartu. Hortik aurrera 2 km zuzen.

AUTOBUSEZ… Lurraldebuseko autobusek Orioko geltokian utziko zaituzte. Zarautz aldera joan behar da, zubia gurutzatu eta 100 metrotara, Olaskoegia industrialdean ezkerretara hartu eta hortik 2 km-etara dago kanpina.

TRENEZ… Euskotren  Bilbo-Donostia (Matiko-Amara). Orioko tren geltokia, Olaskoegia industrialdearen alboan dago. Bertatik 2 km-etara dago kanpina.

IZENA EMATEKO EPEA IRAILAREN 25etik URRIAREN 9ra IZANGO DA!!!

Horretarako, egun horietan, formulario bat zintzilikatuko dugu asteburua elkarrekin pasatzeko behar ditugun datuak eskatuz eta horrela izen-ematea gauzatuz (datu pertsonalak, akanpatzeko modua, otorduen antolaketa etab.)

– Kanpineko sarrera ostiral 11n, 16:00etatik aurrera egitea posible izango da.
– Bertan esku – dirutan soilik ordaindu daiteke.
– Jatetxe gertuena 2.5 kilometroetara dago.
– Kanpineko sukaldean voluntario moduanh osatuko den “sukaldari taldea” osatzen duten kideek bakarrik eskumena daukate bertan sartzeko otordu herrikoiak prestatzeko helburuarekin, Eskerrik asko talde!

OSTATUA

KANPATZEA… Dendan, furgonetan, autokarabanan edo karabanan etor zaitezke…

Argindarra behar baduzue, egon adi elektrizitate duen partzela aukeratzeko, guztiak ez baitute. Alargadorea etxetik ekarri .

BUNGALOWak…  Lau pertsonentzako gutxi batzuk daude. Ohe bikoitzako eta literabat siguen gela bana dago. Egon gelan sofa bat. Dutxa, ur beroa eta sukaldatzeko behar den guztia badagi. Ez daude toailarik  ezta izararik ere.

ARETO ESTALIA ATERPETXE MODUAN ERABILTZEKO euria eginez gero… dendan bazatoz eta eguraldi txarra kezkatzen bazaitu, areto bat badago agua goxo pasatzeko.

TARIFAK gaueko*

– Helduak: 6,20 €
-Umeak (2-12 urte): 3 €
– Maskota: 2,70 €. Lotuta, dagokien baimenekin eta elkarbizitzarako arauak betez.
– Densa: 6,70 €
– Karabana 6,70 €
– Autokarabana/Kanper: 12,70 €
– Kotxea: 6 €
– Motoa: 4 €
– Argi – indarra: 4,70 €
– Bungalowa: 88 €
Izarak barne ez daude. 2 gauak erreserbatu behar dira.

* Erreserba osoko %10 deskontua Haziz Haziko familia eta proiektu bazkideentzat.

Egun pasa egiteko aukera: 2,50 € pertsonako (0-2 urteko umeak dohain).

Kanpina aldez aurretik ez su kobratuko.
Iristerakoan ESKU-DIRUTAN ordaindu.

OTORDUAK

Kanpalekuak bere jatetxeko sukaldea erabiltzea uzten digu bazkari herrikoiak antolatzeko eta otordu – talde batek horren ardura hartu nahi badu. Talde handientzat soilik erabili daiteke eta jatetxearen nortasuna errespetatzeko helburuarekin, produktu begetarianoak bakarrik sukaldatu daitezke.

Proposatutako menua: Ostiralean bakoitzak etxetik ekarritakoa partekatzeko proposame na egongo da.
Larunbateko bazkaria: Kalabaza pureza eta 3 delizia arroza.
Larunbateko afaria: Pizza, aldez aurretik egindako masarekin.
Igande bazkaria: Makarroiak barazkiekin.

Razio bakoitzaren prezioa 4 € izango da. Kanpinera iristean ere ordaindu mesedez.

ETXEKO ANIMALIAK

Etxeko animaliak etor daitezke; beti ere, hauek, lotuta eta dokumentazioa eguneratuta eduki beharko dute. Horrez gain, ordaindu beharko dute (Tarifak ikusi).

EGITARAUA

Egitaraua aktiboa eta proposamenei irekia da. Excell bat zintzilikatuko dugu behatu edo/eta proposatzen duzun dohako ekintza jarri nahi baduzu (música, hitzaldia, hausnarketa espazioa, tailerra…)

PDF jolasCAMP 2019 programa propuestas / egitaraua proponsamenak

Ongietorriko batzarra egongo da 11n, ostiralean, 18:00etatik 19:00etara.

JOLASKANP 2019 KARTELA PDF bertikala,

JOLASKANP 2019 KARTELA PDF horizontala.

 

Besarkada eta laster arte!

jolasCAMP2019 ZINGIRA EGITARAUA 

Kaixo. jolasKANPera gau bi gauak, bakarra edo egunpasa egitera etor zaitezkete. Izena emateko formularios betetzen duzuenean, bertan aukera hauek izango dutuzue.
Topaketako egitaraua parte hartzen dugunon artean osatzen dugu. Hemen daukazu orain arte proposatutakoa:

🛎Proposatutako ekintzak/Actividades propuestas

OSTIRALA 1⃣1⃣ VIERNES

16:00 Zingira kanpinak ateak irekitzen ditu/Apertura del Camping Zingira
18:00 Ongietorria/Bienvenida
20:00 Afaria/Cena

LARUNBATA 1⃣2⃣ SABADO

11:00 Afalduko dugun pizza ohorea egin/ Hacer la masa para la pizza que cenaremos
11:00 Bizilore Eskola Aktiboa. Egia bihurtutako ametsa
12:00 Ane Ablanedo. “Heziketa Libreago bat Ehuntzen” ikastaroaren aurkezpen-saioa.
13:00 Bazkaria/Comida
16:00 Zingira Eskolako aurkezpena/Presentación de la Escuela Zingira
17:30 Haziz Hazi Hazkuntza, Hezkuntza eta Bidelaguntza Sarearen aurkezpena/Presentación de la Haziz Hazi, Red de Crianza, Educación y Acompañamiento
18:00 Musika tailerra/Taller de música
20:00 Afaria/Cena
21:00 Música familian

IGANDEA 1⃣3⃣ DOMINGO

11:00 Izadi hezkuntza proiektuaren aurkezpena/Presentación del proyecto educativo Izadi
13:00 Bazkaria/Comida
16:00 Kanpinak isten du/Cierre del camping

 

 

jolasGUNE 2019 eskerrik asko!

Urte honetan baitan Nazioarteko Jolasaren Eguna maiatzak 28, jolasGUNEn ospatu dugu.

Hiru edizio eta gero, HazizHazi Arabara bueltatu da. Jai ludikoa, aldarrikatzekoa, eta topaketa parte berdinetan.

Eguna hauteskunde deialdiarekin eta eguraldi hodeitsuarekin hasi zen, hotza eta euria ere gertu ziren. Gasteizeko auzo berri batean, Gutxinaka-Gutxinaka proiektua anfitroia genuen jolasGUNE honetan non ehundaka familia beste hezkuntza eredu batzuk ezagutu dituzten primeran pasatuz.

Ekintzaz betetako 8 ordu igaro genituen eta 1500 pertsona gerturatu ziren toki bat hartu duen hezkuntza festa honetara. Han bildu ziren umeen begirunezko zaintza egiten duten proiektuak, baita umeen erritmoa eta interesak errepetatzen dituztenak ere.

Mugimendu hau umeak zaintzeko asmoarekin hedatzen da, helduek prozesu honetan egin behar duten eraldaketa ahaztu gabe. Ikaskuntzek gizabanakoen barnetik bidea egiten dute modu natural batean errespetu, konfidantza, maitasun eta jolas giro batean.

jolasGUNEa antolakuntzan dauden pertsona ugari, bazkide, proiektu, hezitzaile, familia eta boluntarioek eskeintzen duten energiari esker antolatu daiteke.

Eskerrik asko boluntarioei, egun osoan jaia aurrera eramateagatik.

Eskerrik asko hezkuntza proiektuei han egoteagatik.

Eskerrik asko jarduerak antolatu zituztenei.

Eskerrik asko merkatuko postuei eta proposamenei giroa emateagatik.

Eskerrik asko erakunde eta laguntzen dutenei.

Eskerrik asko familia, hezitzaile, eta gurekin eguna pasatzera etorri zinetenei, jolasa ikasketen oinarri ipinita.

Eskerrik asko instituzioei hausnarketa egiten laguntzeagatik.

Eskerrik asko komunikazioko profesionalei gure mezua besteei helarazteagatik.

Eta bereziki, eskerrik asko adin guztietako umeei, nagusien hobekuntza pertsonalean jarraitzeko putza emateagatik.

 

HazizHazi Elkartea
Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sarea

Prentsa oharra jolasGUNE 2019 Gasteiz

jolasgune 2019 hazizhazi vitoria-gasteiz

Haziz Hazik Gasteizen bere laugarren jolasGUNEa ospatuko du, hazkuntza osasuntsua eta osoa bultzatzera zuzendua

GETXO, 2019ko maiatzak 20 astelehena

PDF prentsa oharra jolasGUNE 2019 Gasteiz

Maiatzaren 26an, igandean, Haziz Hazi elkarteak, Hezkuntza, Haziera eta Bidelaguntza Sareak, Jolasaren nazioarteko eguna dela eta, jolasGUNEaren laugarren edizioa ospatuko du Gasteizko Ekialdeko Parkean. Aurreko edizioak Ozetatan (Araba), Leioan (Bizkaia) eta Oreretan (Gipuzkoa) izan eta gero, jaiotzen ikusi zuen herrialdera bueltatuko da.

Jaialdi honen bidez, hezkuntza adeitsuagoa aldarrikatzen da. Ospakizun honek, non edozein adineko pertsonak disfrutatu dezakeen, eskolan, familian eta bizi garen komunitatean pertsona guztien hazkuntza osasuntsua eta osoa garatzera proposatzen dituen hezkuntza ereduetan oinarrituta dago.

Oinarrizko ardatza umeen benetako beharrak zaintzea da. Horrela, helduak umearen garapen naturala baldintzarik gabeko maitasunarekin, espektatibarik, epaiketarik eta etiketarik gabe bidelagunduko du, non jolasa adin guztietarako funtsezko elementu pedagogikoa den. Aldi berean, helduak umearen gaitasunetan konfiantza izango du, akatsa ikaskuntza prozesuaren parte bezala ikusiko du eta pertsona bakoitzaren interesak, talentuak eta erritmoak errespetatuko ditu.

HazizHazi sarea osatzen duten hogei proiektuek bere eredu propioak sortu dituzte pedagogia desberdinen konbinazioetatik eta beraien esperientzietatik abiatuta. Proiektu hauek hezkuntza-berrikuntza zelulak dira hezkuntza sistema osoari aurrera egiteko aukera ematen diotenak. Baliabide publikoen laguntzarik gabe hazten dira, familientzako eta hezitzaileentzako esfortzu handia delarik. Bi kolektibo hauek aurrera eramaten ari diren hezkuntza, gaur egun gizarte errealitatean aurkitzen diren gabezie eta arazoei aurre egiteko autatzen da.

Helburua paradigma aldaketa baterantz aurrera egitea da: umeengan egunero geroz eta tentsio, limitazio eta sufrimendu altuagoak sortzen dituzten helburu artifizialak lortzean ardaztuta dagoen eredu konpetitiboa gainditzea. Bizi prozesuen bidelaguntzari ongietorria emateko prestatzea, modu horretan, benetako ikaskuntza eta ikaskidetza garatzeko aukera dago, giza potentzial guztia gozamenez eta osasunaz hedatzea ahalbidetzen duena.

Continuar leyendo “Prentsa oharra jolasGUNE 2019 Gasteiz”

jolasGUNEan bazkaltzeko erreserba egin dezakezu

hazizhazi jolasgune jornada jardunaldia juego jolasa red sarea educación hezkuntza

hazizhazi jolasgune 2019 vitoria-gasteiz

 

2019ko maiatzaren 26an 11:00-19:00 ospatuko den jolasGUNEan bazkaltzeko erreserba egin dezakezu.🙋🙋‍♂


Zaporetsua🥰, freskoa ☺ eta ekologikoa 🌱. Helduen tamainoko babarrun razioak 🍲 barazkiekin, ogi ekologiko zati bat 🥖eta etxeko arrozesne postrea 🍶.


Lurra 🌍eta ingurumena zaintzeko☘, garrantzitsua da zure platera 🍛eta mahai-tresnak eramatea🥄🍴 .


💡 Egun horretan hauteskundeak dira 📩 eta zure lasaitasunerako, posta bidez bozkatu dezakezu☝.


jolasGUNErako erreserbak egin orain 😍

Evento 🤩 Facebook

 

🌈 Badator 2019ko JolasGUNE!

🌈Badator 2019ko JolasGUNE! 🎉👏  
Maiatzaren 26an, igandea, 11:00etatik 19:00ak arte, Gasteizko Ekialdeko Parkean☘

Urte honetan ere, pertsona askoren laguntzarekin 🙏🏽 ekintza interesgarriz betetako eguna antolatuko du HazizHazizek 🍏, ondo pasatzeko, ospatzeko eta dastatzeko eguna 🤩Adi hurrengo eguneko informazioari 😜

jolasTOUR maiatzaren 11n Gipuzkoan

jolasTOURra 🚴‍♀️ maiatzaren 11n Gipuzkoan! Jardunaldi honetan errespetuan oinarritutako hezkuntza ekimen berritzaileak ezagutuko ditugu. Hezitzaile, bidelagun, irakasle, guraso, hezkuntza arloko profesional edo honetan interesa duen pertsonentzat eta HazizHazi Sarearen ekosisteman parte-hartzaileentzat zuzendua.

👉 Izen-ematea: gipuzkoa@hazizhazi.org

*Bazkideentzat soilik. Bazkide bakoitza beste pertsona batekin etor daiteke. Oraindik bazkide ez bazara, hementxe aukera!

Aurkeztuko diren proiektuak: Bihotz Inguru baso eskola , Kabi Etxeak Gipuzkoa eta Zapaburu .
Data: Maitzak 11, larunbata.
Helbidea: 9:45etan Marino Tabuyo 6
12:30etan: Uliako aparkalekuan Donostian.
Kokapena 12:30 https://goo.gl/maps/9mPnU2F1WyM2

PROGRAMA:
9:45 Harrera eta HazizHazizen aurkezpena.
10:00 Praktika ona pedagogia aktiboan: Zapaburu Eskolaren aurkezpena.
11:00 Hezkuntza prozesua bigarren etxe batean: Gipuzkoako Kabi Etxeen aurkezpena.
12:00 Atsedena eta garraioa*
12:45: Aire zabaleko hezkuntza: Bihotz Inguruko aurkezpena
13:45 jolasPOTEa eta jolasPINTXOa
14:45 Agurra

* Garraio publikoan joateko aukera badago.

jolasCAMP 2018 Orio Zingira urria 12-14

Orain bai!! jolasCAMPeko garaia heldu da!!!

Haziz-Hazik bigarren jolasCAMPa martxan jartzen du, gainera aurtengoan ALE (Asociación por la Libre Educación) gurekin dator familia topaketa bat egiteko, ezagutzeko, berba egiteko, eta elkarrekin asmatzeko eta amesteko.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Zingira kanpineko familia, milesker!
Gogorarazi nahi dizuegu:

– Kanpineko sarrera ostegunetik 16:00etatik rurrera dela.
– Bertan esku – dirutan soilik ordaindu daitekeela
– Jatetxe gertuena 2.5 kilometroetara dagoela.
– Taberna irekita egondo dela edari desberdinak eskeiniz.
– Kanpineko sukaldean “sukaldari taldea” osatzen duten kideek bakarrik eskumena daukatela bertan sartzeko otordu herrikoiak prestatzeko helburuarekin, Eskerrik asko talde!
Excell taula bat dagoela atxikitu zaizuen artxibo batean (ongietorriak) norbaitek ekintzaren bat eskeini nahi badu.

Asmoa da…

AKAMPADA-TOPAKETA bat egitea: kanpin denda, furgo, karabana, autokarabana, bungalow (gutxi batzuk daude)… nahi duzuen bezala.

NON: Zingira kanpinean, Aia-Orio (Gipuzkoan).

NOIZ: Pilarreko zubia. Urriak 12tatik (ostirala) 14era arte (igandea). Ostegunean (urriaren 11n arratsaldean) ere posiblea izango da joatea.

Gure asmoa da planik ez egitea, hau da, bakarrik planifikatzea etorriko diren pertsonak, kanpineko plazak antolatzeko. Eta hortaz, soilik gozatu gure konpainiaz, eta zabaldu ideia desberdinak hezkuntza nahiz hazkuntzari buruz.

Kanpineko taberna eta jatetxea ez da egongo irekita. Hala ere, Zingirakoek jatetxeko sukaldea eralbiltzea uzten digute bazkari herrikoi bat egiteko, eta otordu – talde batek horren ardura hartzen badu.

Continuar leyendo “jolasCAMP 2018 Orio Zingira urria 12-14”

Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin

PRENTSA OHARRA

GETXO, 2018ko maiatzaren 21ean

Maiatzaren 27an, Jolasaren Nazioarteko Eguna dela eta, Haziz hazi elkarteak -Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sareak- jende eta giroari dagokionez beste urteetako arrakasta ikusita (Araban eta Bizkaian), JolasGUNE urteroko jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko du, Errenteriako Fanderia parkean.

Ospakizun hau, adin guztietara zuzenduriko ekimen ludikoa izateaz gain, hezkuntza eredu anitzak biltzen dituen hezkuntza sistema proposatzen du. Era berean, familia eta hezitzaileek eginiko esfortzutik hazi berriak diren alternatiba eta berrikuntza pedagogiko zelulak integratu nahi ditu. Proiektu hauek, nolabait, egungo errealitate sozialak dituen hutsune eta arazoei erantzuten baitiote. Continuar leyendo “Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin”

¡JolasGUNE 2017 está a puntito de llegar!

Por fin, tras un año entero de espera, de trabajo y de mucha-mucha ilusión, lo tenemos a la vuelta de la esquina.

Este año JolasGUNE, la gran Fiesta del Juego de Haziz Hazi, se celebrará en el Parque Artaza de Leioa (Bizkaia). Será el domingo 28 de Mayo, Día Internacional del Juego, y la fecha elegida tiene todo que ver con el objetivo de la fiesta: reivindicar y celebrar todas juntas, familias, proyectos, asociaciones, profesionales y curiosxs, el valor y la importancia del JUEGO en nuestras vidas. En nuestros procesos de aprendizaje, en nuestras estructuras educativas, en nuestro desarrollo físico y emocional, en nuestras relaciones interpersonales, en nuestro estar, crecer y hacer en el mundo.

El lema de esta segunda edición, ”Jugando a construir, construir creciendo”, lo deja bien claro…

Continuar leyendo “¡JolasGUNE 2017 está a puntito de llegar!”

jolasTOUR Álava 18 marzo 2017

Ya hemos organizado la primera visita del programa jolasTOUR de Haziz Hazi para socios para el sábado 18 de marzo a diferentes espacios educativos en Álava. Vamos a visitar tres lugares que son Baga Biga Higa, Aiurri Montessori y la Ikastola Argantzon.

 
jolasTOUR, haziz hazi, hazizhazi, educación, proyectos, HEZKUNTZA, HAZIERA ETA BIDELAGUNTZA, SAREA, red, crianza
 
Estos son los espacios que vamos a visitar:
 
– 10:00h a 11:00h Baga Biga Higa (Araba)
 
– 11:15h a 12:15h  Aiurri Montessori (Araba)
 
– 12:30h a 13:30h Argantzon Ikastola (Araba)

Continuar leyendo “jolasTOUR Álava 18 marzo 2017”