Prentsa oharra jolasGUNE 2019 Gasteiz

Haziz Hazik Gasteizen bere laugarren jolasGUNEa ospatuko du, hazkuntza osasuntsua eta osoa bultzatzera zuzendua

GETXO, 2019ko maiatzak 20 astelehena

PDF prentsa oharra jolasGUNE 2019 Gasteiz

Maiatzaren 26an, igandean, Haziz Hazi elkarteak, Hezkuntza, Haziera eta Bidelaguntza Sareak, Jolasaren nazioarteko eguna dela eta, jolasGUNEaren laugarren edizioa ospatuko du Gasteizko Ekialdeko Parkean. Aurreko edizioak Ozetatan (Araba), Leioan (Bizkaia) eta Oreretan (Gipuzkoa) izan eta gero, jaiotzen ikusi zuen herrialdera bueltatuko da.

Jaialdi honen bidez, hezkuntza adeitsuagoa aldarrikatzen da. Ospakizun honek, non edozein adineko pertsonak disfrutatu dezakeen, eskolan, familian eta bizi garen komunitatean pertsona guztien hazkuntza osasuntsua eta osoa garatzera proposatzen dituen hezkuntza ereduetan oinarrituta dago.

Oinarrizko ardatza umeen benetako beharrak zaintzea da. Horrela, helduak umearen garapen naturala baldintzarik gabeko maitasunarekin, espektatibarik, epaiketarik eta etiketarik gabe bidelagunduko du, non jolasa adin guztietarako funtsezko elementu pedagogikoa den. Aldi berean, helduak umearen gaitasunetan konfiantza izango du, akatsa ikaskuntza prozesuaren parte bezala ikusiko du eta pertsona bakoitzaren interesak, talentuak eta erritmoak errespetatuko ditu.

HazizHazi sarea osatzen duten hogei proiektuek bere eredu propioak sortu dituzte pedagogia desberdinen konbinazioetatik eta beraien esperientzietatik abiatuta. Proiektu hauek hezkuntza-berrikuntza zelulak dira hezkuntza sistema osoari aurrera egiteko aukera ematen diotenak. Baliabide publikoen laguntzarik gabe hazten dira, familientzako eta hezitzaileentzako esfortzu handia delarik. Bi kolektibo hauek aurrera eramaten ari diren hezkuntza, gaur egun gizarte errealitatean aurkitzen diren gabezie eta arazoei aurre egiteko autatzen da.

Helburua paradigma aldaketa baterantz aurrera egitea da: umeengan egunero geroz eta tentsio, limitazio eta sufrimendu altuagoak sortzen dituzten helburu artifizialak lortzean ardaztuta dagoen eredu konpetitiboa gainditzea. Bizi prozesuen bidelaguntzari ongietorria emateko prestatzea, modu horretan, benetako ikaskuntza eta ikaskidetza garatzeko aukera dago, giza potentzial guztia gozamenez eta osasunaz hedatzea ahalbidetzen duena.

Hau guztia eraldaketa soziala da eta begirada aldaketa eskatzen du haurtzaroaren ongizatea zaintzeari lehentasuna emateko eta pertsonen garapen osoa errazteko. Horretarako, erakunde eta eragile guztien artean marko berri bat sortzea beharrezkoa ikusten da. Proposamenen aniztasuna integratuko dituen eta, modu horretan, hezkuntza proiektu berritzaile berriak sortzea erraztuko duen eta sistema guztiaren benetako berrikuntza bultzatuko duen begiradas.

JolasGUNE jardunaldi irekia da eta txikientzako eta helduentzako ekintza anitzak eskainiko dira. Hitzaldiekin, tailerrekin, jolasekin, antzerkiarekin, musikarekin, dantzarekin, herri bazkariarekin eta zabaltzen ari den mugimendu honekin harremana daukaten gauzekin eta produktu jasangarriz osatutako merkatuarekin.

Jardunaldiak jolasaren balioa bizi garai guztien garapenerako eta ikaskuntzarako oinarrizko tresna bezala aldarrikatzen du. Bertan, hezkuntza adeitsuago batengatik lan egiten duten familia, hezitzaile eta proiektuak elkartuko dira.

HazizHazi elkartea pertsona partikularrez, familiez, hezitzaileez eta EAEko eta Nafarroako hezkuntza proiektu anitzez osatua dago. Hauek, garatuago dauden sistemetan ohikoak diren kontzeptuak erabilita, eredu propioak garatzearen beharra ikusten dute.

HAZIZHAZI BALIOAK:

MAITASUNA: baldintzarik gabekoa, espektatibabakoa, epaiketa eta etiketa gabekoa. 

ERRESPETUA talentu, erritmo eta behar bakoitzari. 

KONFIDANTZA norbanakoaren garapenean. 

JOLASA etapa guztietan ikasketa tresna bezala. 

AKATSA ikasketaren parte moduan. 

BIDELAGUNDU bizitza prozesuak bideratu eta baldintzatu gabe. 

KOMUNITATEA elkarlaguntzarekin hazteko. 

ASKATASUNA bakoitzaren hazkuntza errespetatuz.

ANIZTASUNA pertsona errepikaezinen mundu plural batean.

KOOPERAZIOA lehiakortasuna beharrean.

 

HazizHazi kontaktua:

Gaztelera: Rubén Méndez (HazizHaziko lehendakaria) · mugikorra: 656 749 654

Euskara: Andrea López de Pariza  (HazizHazi Araba) · mugikorra: 616 594 955
eposta: info@hazizhazi.org  ·  Web: www.hazizhazi.org ·  https://www.facebook.com/hazizhazielkartea/

PRENTSA dokumentazioarekin, argazkiekin eta materialekin: https://www.hazizhazi.org/jolaspress/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *