Orain da unea hezkuntza sisteman metodologia berriak txertatzeko

2018 05 30 · eitb.eus · euskadi irratia · Euskadi Irratia

MP3 euskadiirratia faktoria hazizhazi hezkuntza.

Etorkizuneko heldu zoriontsu eta eraginkorrak nahi baditugu, hezkuntza eredua aldatu egin behar dela baieztatu digute ‘Faktoria’n hezkuntza librean adituak diren Madalen Goiria eta Pablo Lasak.

Haziz Hazi elkartea ezohiko 25 eskolak osatzen dute; guztira mila eta berrehun ume ari dira sare honetako beste eskola alternatiboetan hezten. Elkarteko kideek diote, gizartearen egungo beharrizanak asetzeko gai direlako, urte gutxitan asko ugaritu direla mota honetako eskola desberdinak eta etorkizunean gehiago izango direla. Montessori, Waldorf edota Rebecca eta Mauricio Wilden metodologian oinarritzen diren eskola hauen ezaugarriak eta onurak ezagutu ditugu Madalen Goiria, Zuzenbide Zibilek katedradunarekin, Pablo Lasa Tximeleta eskolako zuzendaritza taldeko aitarekin eta Malen Olalde, Aiurri eskolako Montessori gidarekin.

jolasPRESS · Prentsa oharrak · Notas de prensa · HazizHazi komunikabidetan · HazizHazi en los medios

 

 

Haziz Hazi martxan dago

Azken hilabete hauetan ekintza handia izan dugu Haziz Hazin, Hezkuntza, Heziera eta Bidelaguntza Sarean.

Elkarteari egitura emateko dena emateko bilduta egon gara. Horrela, nola antolatu eta Sareko pertsonen eta proiektuen beharrei nola erantzun erabakitzen egon gara.

Garai honen azken txanpa heltzen ari da eta, hurrengo egunetan, egindako lana loratzen hasiko da eta ekintzen, topaketen, eztabaiden, jardunaldien eta, noski, jolas mordoaren prestaketa hasiko da.

Poztasun handia ematen digu:

  • jolasGUNE: Jolasaren eta familien topaketaren bigarren edizioa maiatzeko azken astebururako lekua zehazteke dagoela.
  • jolasALDI: Bazkideentzako, bai partikularrentzako baita proiektuentzako ere, hiruhilabeteko topaketak sortuko dira. Aste batzuetan, lehenengoa Balmasedan izango da.
  • jolasTOUR: Sareko proiektuei zein interesgarriak diren beste batzuei hiruhilabeteko bisitaldiak jolasPOTE edo jolasJAN barne.
  • jolasBIDE: Hezitzaileentzako eta magisteritzako ikasleentzako jardunaldi pedagogikoak.
  • jolasFILM: Heziketaren, hezieraren eta bidelaguntzaren inguruko ikusentzunezkoen goieneko aldia bideratzeko asmo handiko ekimenak.

Haziz Haziren partaide izatera eta topaketetan eta ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu heziketa, heziera eta bidelaguntza modu anizkoitzez disfrutatzeko eta beraiek partekatzeko.

Haziz Hazira elkartu