jolasBIDE 2019, aniztasuna, berdintasuna eta ikaskuntza

JolasBIDE bigarren jaurdunaldiak aniztasuna, berdintasuna eta ikaskuntzaren inguruko esperientzia ezberdinak eskeiniko ditu

Leioa, 2019ko otsailaren 19

Otsailren 27an, asteazkenean, UPV/EHUko Bilboko Fakultate Hezkuntzan, Leioan, jolasBIDE bigarren Nazioarteko Mintegia burutuko da. Aniztasuna, berrikuntza eta irakaskuntzaren inguruan arituko dira esperientzia ezberdinak egun osoan zehar. Mintegia dohainik izango da, Bilboko Fakultate Hezkuntza eta Haziz Hazi sareak antolatua da, eta irakaskuntza eraldatzeko lan egiten duten proiektu ezberdinek parte hartuko dute.

JolasBIDE Mintegiaren helburua da ikaskuntza joera eta proiektu ezberdin eta metodologia berrien inguruko ikuspegiak eskeintzea. Eta, era berean, jolasaren balorea aldarrikatzea irakaskuntzako etapa guztietan.

Mintegi honetan parte hartuko dute Andrea Giráldez-ek, University of East London-eko Master of Applied Coaching Psychology and Coaching Psychology  Senior Lecturer, eta lekuko proiektu berritzaileetako ordezkariek:  Zizurkileko eskola publikoak (100 Lengoaia, 100 esperientzia); Berrizeko Umerri Eskola Aktiboak; Zierbena-Gueñeseko OSOTU proiektuak; baso eskolaren inguruko bi esperientzia: Ozaetako PlistiPlasta eta Donostiako Amaraberri eskola publikoak; Laukiz-en dauden hiru esperientzia ezberdin:  Laukiz-eko eskola publikoa, eta Laboragunea eta Barraskilo ikaskuntza esparruak, bakoitza bere garapen etapa eta eredu ezberdinarekin. Ihardunaldiaren zehar debaterako momentuak ere eskeiniko dira.

Iharduera hauekin Bilboko Hezkuntza Fakultatearen asmoa da gaur egun dauden eredu ezberdinak aurkeztea, ikasleek, irakasleek, eta komunitate osoak ikuspegi zabala izateko.

HazizHazi, Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sarea, hezitzaile eta familiek eratzeaz gain Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden proiektu ezberdinak ere badago eratua. Proiektu hauek eredu propioak garatzeko beharra ikusten dute, gaur egungo errealitate sozialen daude eza eta arazoei aurre egiteko.

Argibide gehiago: www.jolasbide.org · jolasbide@gmail.com

PRENTSA OHARRA JOLASBIDE 2019 · NOTA DE PRENSA JOLASBIDE 2019

DESCARGAR CARTEL A3-A4 JOLASBIDE 2019 PDF · 

DESCARGAR PROGRAMA A3-A4 JOLASBIDE 2019 PDF

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *