EDUKI, familien sare bat

EDUKI, izatez, familien sare bat da.

Komunitatean eta askebizitzen eta ikasten duten guraso, aitite-amama, ume, lagun edota persona sare bat da.

Sare oroklez, EDUKI -k elkarren artean lotzeko funtzioa betetzen du. Sostengatu, babestu eta kokatu egiten gaitu. Nor bere desberdintasuna berasgarriak osotasunean mantendurik, EDUKI -k familia guztiak batzen gaitu.

 

Elkarteko familiengan bereizgarririk egotekotan, hori, “familia” eta “ikaskuntza” kontzeptuak dituzten ñabardura eta esangurak ulertzeko katalogo zabal bat garela da. Familia ugariak, guraso bakarrekoak, umerik gabekoak, etab. Osatzen dute elkartea. Famili proiektuak daude, eskola aktibotako kideak, eskola publikotakoak eta baita zentru pribatutakoak ere. Denetarikdago eta denek aurkitzen dute beraien tokia EDUKI -n.

Hastapenak duela lau urte izan ziren, herriko hiru familia kafea hartuaz, horretaz eta honetaz hizketan aritzen ginelarik. Gaur egunean Bizkaia, Burgos eta Cantabria-koia 30 familia ditugu bazkidetuak. Gaur egunean Baso bat, hitzaldi eta tailerretarako esparru bat, hausnarketa eta eztabaidarako urtean behineko jardunaldiak eta veste aktibitate eta proiektu ugari ditugu.Ugariak diren moduan familiak, pertsonak eta ekintzak.

 

Zer da EDUKIn, jendea horren desberdina izanik, batzen gaituena?

 

  • Edozein pertsonak berebaitan bizitzan beharrezkoa duen oro ikasteko berezko gaitasuna (eta desioa, ilusioa, gogoa, bultzada, pizgarria) duenaren konfidantza.
  • Hezkuntza sistema ofizialari arrazoizko kritika; jakintza kanpotik datorkigunean, benetazko ikaskuntzarik ez dagoenaren uste osoz. Ezarria denean, araupetua, derrigortua, zuzendua… hau da sistematizatua.
  • Aniztasunaren aldarrikapena guztion ondare moduan. Pertsona anitzak, erritmo anitzak, jakingura anitzak, dohain anitzak, historio anitzak, ekarpen anitzak. Eta gurea buruz aniztasun honetan bermatzen da gizartearen aberastasunik handi eta garbiena.
  • Ekologikoak eta emozionalki jasangarriak diren bizitza mota eta elkarrekintza sozialei sostengua. Gizakien arteko erlazio horizontalak, kontsumo jasangarria, jakintzaren autogestioa, errespetuan oinarritutako komunikazioa…
  • Hezkuntza askatasunaren babesa (azkenean, bizitzeko era bat autatzeko erabiltzen den askatasunaren adierazpen bat baino ez dena) giza eskubide besteren ezina den moduan.

 

Laburbilduta:

Apurka apurka pertsonekin, munduarekin, bizitzarekin ikaskuntza prozesuekin erlazio modu berri bat sortzeko ilusioa.

 

EDUKI -k bere egoitza Balmasedan (Bizkaia) du eta bere ekintzarik aipagarrienak hauek dira:

 

  • BASOA: Naturan emandako erlazio eta bizitza espazioa. Ume eta helduen arteko iragazkirik gabeko elkarbizitza eta partekatzea.
  • EDUKIKO OSTIRALAK: Paseo, kultur txango, tailer eta jakinmin anitzeko asteroko goizeko topaketa.
  • NOHIZBEHINKAKO KANPALEKUAK: Gure geografíako zenbait puntutan, zenbaitetan, urtean zehar.
  • JAKINTZARREN SUBIRANOTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIAK: Urtarrilean, Balmasedan. Jakintza eta honek gure gizartean duen presentziari buruzko hitzaldi berriak sortu eta elkarbanatzeko espazio eta tarte berri bat.
  • “LA PERIFERIA”: Taldekako irakurketa eta hausnarketa. Liburu, pelikula, artikulu…
  • EKO-KONTSUMO TALDEA: Bertoko zenbait ekoizleren bitartez elikagai ekologikoak lortzeko dugun taldea.

EDUKI-k persona askok osatutako elkartea da, eta beti ere persona kopurua handitzearen aldekoa.

Gu sakonean ezagutzea nahi baduzu, bila gaitzazu hemen:

https://www.facebook.com/EdukiElkarte

http://edukielkartea.blogspot.com.es/

edukielkartea@gmail.com

Tfno. 656 302 162

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *