Haziz Hazik Gasteizen bere laugarren jolasGUNEa ospatuko du, hazkuntza osasuntsua eta osoa bultzatzera zuzendua
GETXO, 2019ko maiatzak 20 astelehena
PDF prentsa oharra jolasGUNE 2019 Gasteiz
Maiatzaren 26an, igandean, Haziz Hazi elkarteak, Hezkuntza, Haziera eta Bidelaguntza Sareak, Jolasaren nazioarteko eguna dela eta, jolasGUNEaren laugarren edizioa ospatuko du Gasteizko Ekialdeko Parkean. Aurreko edizioak Ozetatan (Araba), Leioan (Bizkaia) eta Oreretan (Gipuzkoa) izan eta gero, jaiotzen ikusi zuen herrialdera bueltatuko da.
Jaialdi honen bidez, hezkuntza adeitsuagoa aldarrikatzen da. Ospakizun honek, non edozein adineko pertsonak disfrutatu dezakeen, eskolan, familian eta bizi garen komunitatean pertsona guztien hazkuntza osasuntsua eta osoa garatzera proposatzen dituen hezkuntza ereduetan oinarrituta dago.
Oinarrizko ardatza umeen benetako beharrak zaintzea da. Horrela, helduak umearen garapen naturala baldintzarik gabeko maitasunarekin, espektatibarik, epaiketarik eta etiketarik gabe bidelagunduko du, non jolasa adin guztietarako funtsezko elementu pedagogikoa den. Aldi berean, helduak umearen gaitasunetan konfiantza izango du, akatsa ikaskuntza prozesuaren parte bezala ikusiko du eta pertsona bakoitzaren interesak, talentuak eta erritmoak errespetatuko ditu.
HazizHazi sarea osatzen duten hogei proiektuek bere eredu propioak sortu dituzte pedagogia desberdinen konbinazioetatik eta beraien esperientzietatik abiatuta. Proiektu hauek hezkuntza-berrikuntza zelulak dira hezkuntza sistema osoari aurrera egiteko aukera ematen diotenak. Baliabide publikoen laguntzarik gabe hazten dira, familientzako eta hezitzaileentzako esfortzu handia delarik. Bi kolektibo hauek aurrera eramaten ari diren hezkuntza, gaur egun gizarte errealitatean aurkitzen diren gabezie eta arazoei aurre egiteko autatzen da.
Helburua paradigma aldaketa baterantz aurrera egitea da: umeengan egunero geroz eta tentsio, limitazio eta sufrimendu altuagoak sortzen dituzten helburu artifizialak lortzean ardaztuta dagoen eredu konpetitiboa gainditzea. Bizi prozesuen bidelaguntzari ongietorria emateko prestatzea, modu horretan, benetako ikaskuntza eta ikaskidetza garatzeko aukera dago, giza potentzial guztia gozamenez eta osasunaz hedatzea ahalbidetzen duena.