Haziz Hazi martxan dago

Azken hilabete hauetan ekintza handia izan dugu Haziz Hazin, Hezkuntza, Heziera eta Bidelaguntza Sarean.

Elkarteari egitura emateko dena emateko bilduta egon gara. Horrela, nola antolatu eta Sareko pertsonen eta proiektuen beharrei nola erantzun erabakitzen egon gara.

Garai honen azken txanpa heltzen ari da eta, hurrengo egunetan, egindako lana loratzen hasiko da eta ekintzen, topaketen, eztabaiden, jardunaldien eta, noski, jolas mordoaren prestaketa hasiko da.

Poztasun handia ematen digu:

  • jolasGUNE: Jolasaren eta familien topaketaren bigarren edizioa maiatzeko azken astebururako lekua zehazteke dagoela.
  • jolasALDI: Bazkideentzako, bai partikularrentzako baita proiektuentzako ere, hiruhilabeteko topaketak sortuko dira. Aste batzuetan, lehenengoa Balmasedan izango da.
  • jolasTOUR: Sareko proiektuei zein interesgarriak diren beste batzuei hiruhilabeteko bisitaldiak jolasPOTE edo jolasJAN barne.
  • jolasBIDE: Hezitzaileentzako eta magisteritzako ikasleentzako jardunaldi pedagogikoak.
  • jolasFILM: Heziketaren, hezieraren eta bidelaguntzaren inguruko ikusentzunezkoen goieneko aldia bideratzeko asmo handiko ekimenak.

Haziz Haziren partaide izatera eta topaketetan eta ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu heziketa, heziera eta bidelaguntza modu anizkoitzez disfrutatzeko eta beraiek partekatzeko.

Haziz Hazira elkartu

Eskerrik asko danori · Gracias a todxs

ozaeta jornada Jolasgune 2016 haziz hazi educación crianza acompañamiento red sarea hezkuntza bidelaguntza haziera
Lehen Jolasguneak jende asko bildu du:
200 famila, 400 heldu eta 150 ume.

Eskerrik asko danori:
Proiektuak, antolatzaileak, laguntzaileak, bolondresak, lana erraztu zutenak, parte-hartzaileak, familiak eta umeak.

El primer Jolasgune ha recibido una gran asistencia:
200 familias, 400 adultos y 150 niñas y niños.

Muchas gracias a todxs:
Proyectos, organizadores, colaboradores, voluntarios, facilitadores, participantes, familias, niñas y niños.

Jolasgune 2016ko programa

hazizhazi jolasgune 2016 programa euskera

JOLASGUNE 2016ko programa osoa dugu iada. Ekintza bakoitza zein hizkuntzetan izango den zehazten da, baita zein adin tartearentzat zuzenduta dagoen eta zein proiektuk antolatuko duen ere. Adin guztientzako tailerrak daudela gogorarazi nahi dizuegu, Babarrunadak 5€ko prezioa du ( pertsona batentzako errazioa + edalontzi birziklagarria) 200 pertsonentzat prestatuta dago. Bertan apuntatu zaitezkete: reserve-me.com

PDF-an dugun programa deskargatu dezakezue ere:

Lehenengo JOLASGUNE edizioa

Haziz Hazi, Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza saretik (www.hazizhazi.org), lehenengo JOLASGUNE ediziora gonbidapena zabaltzeko plazera dugu; denbora bat eta espazio bat eskainita, soilik, ELKARREKIN JOLASTEARI.

JOLASGUNE Haziz Hazi plataforma osatzen duten proiektuen (Zapaburu Eskola, Plisti-Plasta, Gutxinaka-Gutxinaka, Eduki, Pixkanaka, Mara-Mara, La Brújula de Leonardo, Xixupika, Zuhaizten eta Ale) lankidetzarekin jaio den ekitaldia da. Continuar leyendo “Lehenengo JOLASGUNE edizioa”