JolasGUNE 2017 heltzear dago!

Azkenean, urtebete itxaroten eta lanean egon ondoren eta ilusio asko eta gero, gertu-gertu daukagu.

Aurten JolasGUNE, Haziz Haziko Jolasaren Jai erraldoia, Leioako (Bizkaia) Artaza Parkean ospatuko da. Maiatzaren 28an, igandean, izango da, Jolasaren Egun Internazionala, eta aukerartutako data jaiaren helburuarekin zerikusi guztia dauka: guztiak elkarrekin, familiak, proiektuak, elkarteak, profesionalak eta kuriosoak aldarrikatzea eta ospatzea JOLASAren balioa eta garrantzia gure bizitzetan. Gure ikaskuntza prozesuetan, gure ikaskuntza egituretan, gure garapen fisiko eta emozionalean, pertsonen arteko gure harremanetan, gure egotean, garapenean eta mundo egitean.

Bigarren edizio honen leloak, “Eraikitzera jolasten, hazten eraiki”, nahiko argi uzten du…

JolasGUNE Haziz Hazi, Hezkuntza, Haziera eta Bidelaguntza Sareak (www.hazizhazi.org) antolatzen du eta paradigma aldaketarako gure ingurune gertuan lan egiten duten gune eta proiektu asko elkartzen situ.

Proiektu hauetatik hamar bat jaiaren barrutian egongo dira eta hurbiltzen diren pertsonei bere ekintzen inguruan informazioa emateko prest egongo dira. Gainera, proiektu hauek eskainiko dute JolasGUNEan egitarau zabala, osoa eta askotarikoa bisitarientzat: guztientzat, adin guztientzat, gustu guztientzat eta interes guztientzat pentsatutako egitaraua.
11etatik 19etara parkea beteko dugu hitzaldi itzelez (Miren Alañak Thomas Gordonen PET metodoarekin “Gatazken kudeaketa familian gaiaren inguruan hitze gingo digu eta Kontxi Ruizek “Komunikazio Ez Bortitzarri sarrera bat egingo du) eta tailer eta ekintza aukera ia amaigabez:

“Yarmbombing”-tik hasita sagar zapalketara heldu arte eta tartean jolas materialen eraikuntza, kamiseta inprimatzea, parketik ibilaldia, masajea familian, mahai-jokoko partida masiboak… eta askoz gehiago! Jolas, musika, dantza, joan, etorri, ume, heldu, barre, elkarrizketa aberats… guneak egongo dira.

…eta indarrak berrizteko mugimendu guztiaren artean, noski, kalitatezko janaria eta edaria izango fugu. BABARRUNADA HERRIKOIA (barazki-jale eta haragi-jale aukerarekin) antolatuko da eta apuntatzeko hurrengo loturaren bidez egin daiteke, taloak eta bokatak egongo dira eta arratsaldean askarirarako ez da faltako txokolatada tradizionala.

Berritasun oso oso berezi bezala, bigarren edizioan azoka gunea egongo da non heziera eta jolas askea, adeitsua eta jasangarriaren lagunak diren enpresek bere produktuak eramango dituzte. Zuzenean ikusi, ikutu, erosi eta komentatu ahal izango dugu.

Hau guztia eta beste sorpresaren bat gertatuko da JolasGUNE 2017an hemendik egun gutxi batzuetara. Dena prest dago. Ia ez da ezer falta. Oso oso gutxi falta da…

Hurbil zaitez Maiatzaren 28an Leioako Artaza Parkera eta disfruta ezazu gurekin batera Haziz Haziko Jolasaren Jaiaz. Etor zaitez jolasGUNEra jolastera!

OHARRA: Euria egitekotan, ekintza Romoko Ikastetxe Publikoko frontoi itxi zabal batean egingo da.

JOLASGUNE 2017 A3 pdf:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *