Haziz Hazi, Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sare jaio da

3 Hilabetetan,
6 bilera ondoren,
16 proiektuekin
eta 39 pertsonen partaidetzarekin,
elkarrekin martxan jarri dugu:

HAZIZ HAZI
Heziketa, haziera eta bidelaguntza Sarea

Estatutuak adostu ondoren eta sortze-akta sinatu ondoren,
9 proiektuen ordezkariek osatzen duen Zuzendaritza-batzordearekin,
pasa den Otsailaren 5ean Euskal Herriko lehenengo “Heziketa, haziera eta bidelaguntza Sarea” sortu zen.

Hurrengo asteetan, Batzordeak lehenengo pausuak emango ditu logotipoa sortzen, web gunea eta facebook profila argitaratzen eta elkartea publikoki aurkezten. Azkenik, Maiatzaren bukaeran lehenengo topaketa Jardunaldia egiteko.

Parte hartu edo lagundu nahi duzuen pertsonak eta proiektuak gurekin jar zaitezkete kontaktuan hurrengo e-postan:  hazizhazielkartea@gmail.com

Elkartea behean deskribatzen diren balioak onartzen dituzten eta beraiekin bat egiten duten pertsonei eta proiektuei irekita dago.

BALIOAK:

  1. PERTSONAREN IKUSPEGI OSOA, bere gaitasunak, talentuak, emozioak, beharrak, mugak, motibazioak eta interesak kontutan hartuta.
  2. EZ ZUZENDUTAKO IKASKUNTZAREN SUSTAKETA. Benetako ikaskuntza pertsonaren barnekaldetik sortzen da kanporantz. Pertsonaren berezko interesa eta motibazioa ikaskuntzaren motorea da.
  3. GARAPEN ETA IKASKUNTZA ERRITMO DESBERDINEI ADEITASUNA.
  4. BIZI PROZESUEI BIDELAGUNTZEA. Ikaskuntza pertsonari bere bizi garai guztietan berezkoa zaion bizi prozesua bezala.
  5. AKATSAREN BALIOA ikaskuntzaren prozesu bezala.

 

HELBURUAK:

  1. Administrazioekin eta erakundeekin solasaldi bezala balio izatea.
  2. Dibulgazio lana egitea aktibo, aske eta alternatibo heziketa mota desberdinen inguruan jardunaldiak, hitzaldiak, ikastaroak eta tailerrak bultzatzen, sostengatzen eta antolatzen.
  3. Elkarkideen arteko esperientziak partekatzea.
  4. Elkarkideen arteko elkarrekiko laguntza eskaintzea eta, ekonomikoki bideragarria balitz, profesional baten laguntza legala eskaintzea.
  5. Elkarteko proiektuak eta pertsonak babestea.
  6. Heziketa proiektu oso berrien sorkuntza erraztea.

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *