Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin

PRENTSA OHARRA

GETXO, 2018ko maiatzaren 21ean

Maiatzaren 27an, Jolasaren Nazioarteko Eguna dela eta, Haziz hazi elkarteak -Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sareak- jende eta giroari dagokionez beste urteetako arrakasta ikusita (Araban eta Bizkaian), JolasGUNE urteroko jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko du, Errenteriako Fanderia parkean.

Ospakizun hau, adin guztietara zuzenduriko ekimen ludikoa izateaz gain, hezkuntza eredu anitzak biltzen dituen hezkuntza sistema proposatzen du. Era berean, familia eta hezitzaileek eginiko esfortzutik hazi berriak diren alternatiba eta berrikuntza pedagogiko zelulak integratu nahi ditu. Proiektu hauek, nolabait, egungo errealitate sozialak dituen hutsune eta arazoei erantzuten baitiote. Continuar leyendo “Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin”

jolasGUNE 2018: maiatzak 27 Errenteria


Maiatzak 27, igandea.11:00-19:00. Fanderia parkea, Errenteria (Gipuzkoa).
Jolasaren egun internazionala dela eta, errespetuan oinarritutako heziketaren aldeko festa eta topaketa ospatuko dugu. Familia, hezitzaile eta proiektuei zuzenduta.
Jolasa, adin guztietako ikaskuntzaren ardatz nagusi gisa.

Aurtengo edizioan, sistema bere osotasunean aurrera eramateko eta premia bakoitzaren erantzunaren bermea izateko, hezkuntza aniztasunaren beharra aldarrikatu nahi dugu.

Adin guztietako ekintzak; hitzaldiak, tailerrak, jolasak, musika, paella herrikoia, azoka….

Informazio guztia eta bazkarirako txartelen salmenta eta “pack lagundu”:

Continuar leyendo “jolasGUNE 2018: maiatzak 27 Errenteria”