jolasBIDE 2020 urriaren 21ean, Ikaskuntzarako erronkak XXI. mendean

Jolasbide. III Nazioarteko Mintegiak XXI. mendeko ikaskuntzaren erronkei heltzeko hezkuntza-esperientziak erakutsiko ditu

2020ko urriaren 14a, asteazkena

Egin zure inskripzioa EventBrite-n.

Urriaren 21ean, asteazkena, Bilboko Hezkuntza Fakultatean, EHUk Leioan duen Bizkaiko Campusean, jolasBIDE III Nazioarteko Mintegia egingo da, XXI. mendeko ikaskuntzaren erronkei buruz eztabaidatzeko. Bilboko Hezkuntza Fakultateak, Haziz Hazi sareak, KideON taldeak eta Ariwakek antolatu dute jardunaldia, aurrez aurreko formatuarekin eta online bertsioarekin. Sarbide librea eta doakoa da, eta hezkuntza eraldatzeko lan egiten duten proiektuak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

JolasBIDE mintegia joera akademikoei, metodologia berriei eta hezkuntza-proiektuei buruzko ikuspegi ezberdinak eskaintzea helburu duen mintegia da. Aldi berean, jokoak bizitzako etapa guztietan ikasteko bide nagusi gisa duen balioa sustatuz nahi du.

Edizio honek, aurrez aurreko modalitateaz gain, bertsio birtual bat eskainiko du sarbidea errazteko. Mahai inguruko formatua izango du, eta ponente bakoitzak aurkeztu ondoren, zalantza, galdera eta eztabaidarako gunea egongo da.

Continuar leyendo “jolasBIDE 2020 urriaren 21ean, Ikaskuntzarako erronkak XXI. mendean”

jolasGUNE 2019 eskerrik asko!

Urte honetan baitan Nazioarteko Jolasaren Eguna maiatzak 28, jolasGUNEn ospatu dugu.

Hiru edizio eta gero, HazizHazi Arabara bueltatu da. Jai ludikoa, aldarrikatzekoa, eta topaketa parte berdinetan.

Eguna hauteskunde deialdiarekin eta eguraldi hodeitsuarekin hasi zen, hotza eta euria ere gertu ziren. Gasteizeko auzo berri batean, Gutxinaka-Gutxinaka proiektua anfitroia genuen jolasGUNE honetan non ehundaka familia beste hezkuntza eredu batzuk ezagutu dituzten primeran pasatuz.

Ekintzaz betetako 8 ordu igaro genituen eta 1500 pertsona gerturatu ziren toki bat hartu duen hezkuntza festa honetara. Han bildu ziren umeen begirunezko zaintza egiten duten proiektuak, baita umeen erritmoa eta interesak errepetatzen dituztenak ere.

Mugimendu hau umeak zaintzeko asmoarekin hedatzen da, helduek prozesu honetan egin behar duten eraldaketa ahaztu gabe. Ikaskuntzek gizabanakoen barnetik bidea egiten dute modu natural batean errespetu, konfidantza, maitasun eta jolas giro batean.

jolasGUNEa antolakuntzan dauden pertsona ugari, bazkide, proiektu, hezitzaile, familia eta boluntarioek eskeintzen duten energiari esker antolatu daiteke.

Eskerrik asko boluntarioei, egun osoan jaia aurrera eramateagatik.

Eskerrik asko hezkuntza proiektuei han egoteagatik.

Eskerrik asko jarduerak antolatu zituztenei.

Eskerrik asko merkatuko postuei eta proposamenei giroa emateagatik.

Eskerrik asko erakunde eta laguntzen dutenei.

Eskerrik asko familia, hezitzaile, eta gurekin eguna pasatzera etorri zinetenei, jolasa ikasketen oinarri ipinita.

Eskerrik asko instituzioei hausnarketa egiten laguntzeagatik.

Eskerrik asko komunikazioko profesionalei gure mezua besteei helarazteagatik.

Eta bereziki, eskerrik asko adin guztietako umeei, nagusien hobekuntza pertsonalean jarraitzeko putza emateagatik.

 

HazizHazi Elkartea
Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sarea

Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin

PRENTSA OHARRA

GETXO, 2018ko maiatzaren 21ean

Maiatzaren 27an, Jolasaren Nazioarteko Eguna dela eta, Haziz hazi elkarteak -Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sareak- jende eta giroari dagokionez beste urteetako arrakasta ikusita (Araban eta Bizkaian), JolasGUNE urteroko jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko du, Errenteriako Fanderia parkean.

Ospakizun hau, adin guztietara zuzenduriko ekimen ludikoa izateaz gain, hezkuntza eredu anitzak biltzen dituen hezkuntza sistema proposatzen du. Era berean, familia eta hezitzaileek eginiko esfortzutik hazi berriak diren alternatiba eta berrikuntza pedagogiko zelulak integratu nahi ditu. Proiektu hauek, nolabait, egungo errealitate sozialak dituen hutsune eta arazoei erantzuten baitiote. Continuar leyendo “Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin”

“gurasoen apustua” ur handitan etb1 20171107

Youtube: Hezkuntza alternatiboak
“gurasoen apustua”
ur handitan etb1 20171107

Hezkuntza alternatiboak aztergai, astearte honetan, ‘Ur Handitan’ saioan
Egia al da gero eta guraso gehiago ari direla euren semeentzako alternatibak bilatzen?

Xabier Madariagak ‘Hezkuntza alternatiboak’ aztertuko ditu, astearte 22:30ean, ETB1en.

Plisti-Plasta Naturan BasoEskola, Ozaeta, Araba.

Landabaso Eskola Aktiboa, Zalla, Bizkaia.

Homeschooling Euskadin