jolasTOUR Azaroak 25 Landabaso Eskola Aktiboa

Hemen dago Haziz Haziko jolasTOUR programaren bigarren topaketa Azaroak 25erako, larunbata. Oraingo honetan haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako Landabaso ikastetxe homologatua bisitatuko dugu. Garai honetan ikono bat hezkuntzaren munduan, “Ura jeisten den lekua, haizea dabilen lekua…Landabaso izeneko bizitzaz beteriko lekua” 
Imágenes integradas 1
ORDUTEGIA: 11:00etatik 13:00etara (Heltzeko ordua 10:30 topaketa lekuan)
TOPAKETA LEKUA: LANDABASO. (Helbidea: La Herrera Ijalde Auzoa, 7, Bizkaia)
Bisita gidatu honetan, Landabaso proiektuaren gune desberdinak ezagutuko ditugu. Proiektu honek pertsonalizatutako tratuan oinarritutako ikaskuntza prozesuan kalitatea eskatzen duten pertsonen ardurari erantzuna eman nahi dio. Bisita hau Landabasoko sortzaileen eta bidelagunen eskutik gidatua izango da.

Kanpotik etorriko zareten pertsonentzat, 10:30etan Landabaso geratuko gara 11:00etan puntual hasteko. Asko ikusteko dago eta ez dugu ezer galdu nahi. Puntualitatea eskatzen da.
Ekintza honetarako izen-emateko jolastour.hh@gmail.com helbidera eposta bat bidali behar da. Ekintza bakarrik Haziz Hazi-ko kideentzat izango da. Ekintza aurrera eramateko, gutxienez 6 pertsona eta gehienez 15 pertsona behar dira. Izen-emateko azken eguna azaroak 23 izango da.
Anima zaitez partekatzera bigarren jolasTOUR hau Bizkaian!!!!!!

Haziz Hazira elkartu · Unete a Haziz Hazi

Haziz Hazi,
Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sarea
Red de educación crianza y acompañamiento

 

 

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *