jolasCAMP 2018 Orio Zingira urria 12-14

Orain bai!! jolasCAMPeko garaia heldu da!!!

Haziz-Hazik bigarren jolasCAMPa martxan jartzen du, gainera aurtengoan ALE (Asociación por la Libre Educación) gurekin dator familia topaketa bat egiteko, ezagutzeko, berba egiteko, eta elkarrekin asmatzeko eta amesteko.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Zingira kanpineko familia, milesker!
Gogorarazi nahi dizuegu:

– Kanpineko sarrera ostegunetik 16:00etatik rurrera dela.
– Bertan esku – dirutan soilik ordaindu daitekeela
– Jatetxe gertuena 2.5 kilometroetara dagoela.
– Taberna irekita egondo dela edari desberdinak eskeiniz.
– Kanpineko sukaldean “sukaldari taldea” osatzen duten kideek bakarrik eskumena daukatela bertan sartzeko otordu herrikoiak prestatzeko helburuarekin, Eskerrik asko talde!
Excell taula bat dagoela atxikitu zaizuen artxibo batean (ongietorriak) norbaitek ekintzaren bat eskeini nahi badu.

Asmoa da…

AKAMPADA-TOPAKETA bat egitea: kanpin denda, furgo, karabana, autokarabana, bungalow (gutxi batzuk daude)… nahi duzuen bezala.

NON: Zingira kanpinean, Aia-Orio (Gipuzkoan).

NOIZ: Pilarreko zubia. Urriak 12tatik (ostirala) 14era arte (igandea). Ostegunean (urriaren 11n arratsaldean) ere posiblea izango da joatea.

Gure asmoa da planik ez egitea, hau da, bakarrik planifikatzea etorriko diren pertsonak, kanpineko plazak antolatzeko. Eta hortaz, soilik gozatu gure konpainiaz, eta zabaldu ideia desberdinak hezkuntza nahiz hazkuntzari buruz.

Kanpineko taberna eta jatetxea ez da egongo irekita. Hala ere, Zingirakoek jatetxeko sukaldea eralbiltzea uzten digute bazkari herrikoi bat egiteko, eta otordu – talde batek horren ardura hartzen badu.

Continuar leyendo “jolasCAMP 2018 Orio Zingira urria 12-14”

jolasCAMP Kanpaldi Topaketa urria 12-15 Arbizu

Pertsona batzuen eta “HazizHazi” proiektuaren artean topaketa bat egiteko ideia bururatu zaigu, ezagutzeko, berba egiteko, asmatzeko eta abar. Arrazoia da, jolasGUNE azkarregi pasatzen dela, eta horrek ez digu uzten gauza asko egiten egun batean.

Ideia da AKAMPADA-TOPAKETA bat egitea: kanpin denda, furgo, karabana, autokarabana, bungalow, aterpea… nahi duzuen bezala. Bungalow gutxi batzuk daude, eta beste aterpe plaza gutxi batzuk.

NON: Arbizuki Eko Kanpina, Nafarroan, Altsasutik gertu. Leku nahikoa dago akanpatzeko, baita jokuak edo aktibitateak egiteko ere.

NOIZ: Pilarreko zubia (Urriak 11 asteazkena, 12 osteguna edo 15 igandea)

Gure asmoa da planik ez egitea, hau da, bakarrik planifikatzea etorriko diren pertsonak, kanpineko plazak antolatzeko. Eta hortaz, soilik gozatu gure konpainiaz, eta zabaldu ideia desberdinak hezkuntza nahiz hazkuntzari buruz.

Continuar leyendo “jolasCAMP Kanpaldi Topaketa urria 12-15 Arbizu”