jolasCAMP 2018 Orio Zingira urria 12-14

Orain bai!! jolasCAMPeko garaia heldu da!!!

Haziz-Hazik bigarren jolasCAMPa martxan jartzen du, gainera aurtengoan ALE (Asociación por la Libre Educación) gurekin dator familia topaketa bat egiteko, ezagutzeko, berba egiteko, eta elkarrekin asmatzeko eta amesteko.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Zingira kanpineko familia, milesker!
Gogorarazi nahi dizuegu:

– Kanpineko sarrera ostegunetik 16:00etatik rurrera dela.
– Bertan esku – dirutan soilik ordaindu daitekeela
– Jatetxe gertuena 2.5 kilometroetara dagoela.
– Taberna irekita egondo dela edari desberdinak eskeiniz.
– Kanpineko sukaldean “sukaldari taldea” osatzen duten kideek bakarrik eskumena daukatela bertan sartzeko otordu herrikoiak prestatzeko helburuarekin, Eskerrik asko talde!
Excell taula bat dagoela atxikitu zaizuen artxibo batean (ongietorriak) norbaitek ekintzaren bat eskeini nahi badu.

Asmoa da…

AKAMPADA-TOPAKETA bat egitea: kanpin denda, furgo, karabana, autokarabana, bungalow (gutxi batzuk daude)… nahi duzuen bezala.

NON: Zingira kanpinean, Aia-Orio (Gipuzkoan).

NOIZ: Pilarreko zubia. Urriak 12tatik (ostirala) 14era arte (igandea). Ostegunean (urriaren 11n arratsaldean) ere posiblea izango da joatea.

Gure asmoa da planik ez egitea, hau da, bakarrik planifikatzea etorriko diren pertsonak, kanpineko plazak antolatzeko. Eta hortaz, soilik gozatu gure konpainiaz, eta zabaldu ideia desberdinak hezkuntza nahiz hazkuntzari buruz.

Kanpineko taberna eta jatetxea ez da egongo irekita. Hala ere, Zingirakoek jatetxeko sukaldea eralbiltzea uzten digute bazkari herrikoi bat egiteko, eta otordu – talde batek horren ardura hartzen badu.

Continuar leyendo “jolasCAMP 2018 Orio Zingira urria 12-14”

Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin

PRENTSA OHARRA

GETXO, 2018ko maiatzaren 21ean

Maiatzaren 27an, Jolasaren Nazioarteko Eguna dela eta, Haziz hazi elkarteak -Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sareak- jende eta giroari dagokionez beste urteetako arrakasta ikusita (Araban eta Bizkaian), JolasGUNE urteroko jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko du, Errenteriako Fanderia parkean.

Ospakizun hau, adin guztietara zuzenduriko ekimen ludikoa izateaz gain, hezkuntza eredu anitzak biltzen dituen hezkuntza sistema proposatzen du. Era berean, familia eta hezitzaileek eginiko esfortzutik hazi berriak diren alternatiba eta berrikuntza pedagogiko zelulak integratu nahi ditu. Proiektu hauek, nolabait, egungo errealitate sozialak dituen hutsune eta arazoei erantzuten baitiote. Continuar leyendo “Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin”

jolasGUNE 2018: maiatzak 27 Errenteria


Maiatzak 27, igandea.11:00-19:00. Fanderia parkea, Errenteria (Gipuzkoa).
Jolasaren egun internazionala dela eta, errespetuan oinarritutako heziketaren aldeko festa eta topaketa ospatuko dugu. Familia, hezitzaile eta proiektuei zuzenduta.
Jolasa, adin guztietako ikaskuntzaren ardatz nagusi gisa.

Aurtengo edizioan, sistema bere osotasunean aurrera eramateko eta premia bakoitzaren erantzunaren bermea izateko, hezkuntza aniztasunaren beharra aldarrikatu nahi dugu.

Adin guztietako ekintzak; hitzaldiak, tailerrak, jolasak, musika, paella herrikoia, azoka….

Informazio guztia eta bazkarirako txartelen salmenta eta “pack lagundu”:

Continuar leyendo “jolasGUNE 2018: maiatzak 27 Errenteria”

jolasBIDE, hezkuntza aniztasuna eta ikaskuntza

Hilabeetako lanaren ostean datorren azaroaren 9an, Leioan (Bizkaia), EHUko Irakasleen Eskolan

lehen #jolasBIDEa aurkeztuko dugu! Profesional eta eredu desberdinek hezkuntza berrikuntza zer den eztabaidatuko duten aniztasunaren eta ikaskuntzaren aldeko jaurdunaldi pedagogikoa izango da.

jolasbide.org jardunaldiko egitaraua

PDF: jolasbide 2017 KARTELA eta jolasbide 2017 EGITARAUA.

HazizHazi #jolasBIDE 2017 Egitaraua, azaroak 9 osteguna 10:00-19:45 Leioako EHUko Magisteritza Eskolan, Bizkaia. @hazizhazi 

Izen-ematea ez da beharrezkoa. Sarrera doakoa. Continuar leyendo “jolasBIDE, hezkuntza aniztasuna eta ikaskuntza”

EDUKI, una red de familias

eduki logo

EDUKI es, básicamente, una red de familias.

Una red de madres, padres, abuelos, niñas, amigos, personas en definitiva,

que aprenden y viven libres y en comunidad.

 

Como todas las redes, EDUKI cumple la función de conectarnos entre nosotras. Nos sostiene, nos protege y nos ubica. EDUKI une a todas las familias manteniendo siempre intactas, eso sí, nuestras enriquecedoras diferencias.

Y es que si algo distingue a las familias de la asociación es que somos… cómo decirlo… somos un catálogo vivo (¡mucho!) de los mil y un matices y significados que los conceptos “familia” y “aprender” pueden abarcar. Hay familias monoparentales y extensas. Familias numerosas y personas sin hijxs. Proyectos familiares, miembros de escuelas activas, gente de escuela pública y de centros privados. Hay de todo y todos encuentran su espacio en EDUKI.

Arrancamos hace cuatro años siendo tres familias del pueblo que se reunían a tomar café y a charlar de esto y de aquello. Hoy, ahora, tenemos asociadas casi 30 familias de toda Bizkaia, de Burgos, de Cantabria… Tenemos un Bosque, un espacio para talleres y charlas, unas Jornadas anuales de reflexión y debate y un montón de proyectos y de actividades más. Muchas familias, muchas personas, mucha actividad.

 

¿Qué es lo que tanta gente tan diferente tiene en común en EDUKI? Continuar leyendo “EDUKI, una red de familias”

EDUKI, familien sare bat

EDUKI, izatez, familien sare bat da.

Komunitatean eta askebizitzen eta ikasten duten guraso, aitite-amama, ume, lagun edota persona sare bat da.

Sare oroklez, EDUKI -k elkarren artean lotzeko funtzioa betetzen du. Sostengatu, babestu eta kokatu egiten gaitu. Nor bere desberdintasuna berasgarriak osotasunean mantendurik, EDUKI -k familia guztiak batzen gaitu.

 

Elkarteko familiengan bereizgarririk egotekotan, hori, “familia” eta “ikaskuntza” kontzeptuak dituzten ñabardura eta esangurak ulertzeko katalogo zabal bat garela da. Familia ugariak, guraso bakarrekoak, umerik gabekoak, etab. Osatzen dute elkartea. Famili proiektuak daude, eskola aktibotako kideak, eskola publikotakoak eta baita zentru pribatutakoak ere. Denetarikdago eta denek aurkitzen dute beraien tokia EDUKI -n.

Hastapenak duela lau urte izan ziren, herriko hiru familia kafea hartuaz, horretaz eta honetaz hizketan aritzen ginelarik. Gaur egunean Bizkaia, Burgos eta Cantabria-koia 30 familia ditugu bazkidetuak. Gaur egunean Baso bat, hitzaldi eta tailerretarako esparru bat, hausnarketa eta eztabaidarako urtean behineko jardunaldiak eta veste aktibitate eta proiektu ugari ditugu.Ugariak diren moduan familiak, pertsonak eta ekintzak.

 

Zer da EDUKIn, jendea horren desberdina izanik, batzen gaituena? Continuar leyendo “EDUKI, familien sare bat”

jolasTOUR Álava 18 marzo 2017

Ya hemos organizado la primera visita del programa jolasTOUR de Haziz Hazi para socios para el sábado 18 de marzo a diferentes espacios educativos en Álava. Vamos a visitar tres lugares que son Baga Biga Higa, Aiurri Montessori y la Ikastola Argantzon.

 
jolasTOUR, haziz hazi, hazizhazi, educación, proyectos, HEZKUNTZA, HAZIERA ETA BIDELAGUNTZA, SAREA, red, crianza
 
Estos son los espacios que vamos a visitar:
 
– 10:00h a 11:00h Baga Biga Higa (Araba)
 
– 11:15h a 12:15h  Aiurri Montessori (Araba)
 
– 12:30h a 13:30h Argantzon Ikastola (Araba)

Continuar leyendo “jolasTOUR Álava 18 marzo 2017”

jolasTOUR Araba 2017ko martxoaren 18an

Haziz Haziko jolasTOUR ekintzako lehenengo bisita bazkideentzako antolatu dugu martxoak 18rako Arabako heziketa espazio desberdinetara. Hiru leku bisitatuko ditugu Baga Biga Higa, Aiurri Montessori eta Argantzon Ikastola.

jolastour_logo_email_compact
Honakoak dira bisitatuko ditugun espazioak:
 
– 10:00 – 11:00 Baga Biga Higa (Araba)
 
– 11:15 – 12:15  Aiurri Montessori  (Araba)
 
– 12:30 – 13:30 Argantzon Ikastola  (Araba)

Continuar leyendo “jolasTOUR Araba 2017ko martxoaren 18an”

Haziz Hazi martxan dago

Azken hilabete hauetan ekintza handia izan dugu Haziz Hazin, Hezkuntza, Heziera eta Bidelaguntza Sarean.

Elkarteari egitura emateko dena emateko bilduta egon gara. Horrela, nola antolatu eta Sareko pertsonen eta proiektuen beharrei nola erantzun erabakitzen egon gara.

Garai honen azken txanpa heltzen ari da eta, hurrengo egunetan, egindako lana loratzen hasiko da eta ekintzen, topaketen, eztabaiden, jardunaldien eta, noski, jolas mordoaren prestaketa hasiko da.

Poztasun handia ematen digu:

  • jolasGUNE: Jolasaren eta familien topaketaren bigarren edizioa maiatzeko azken astebururako lekua zehazteke dagoela.
  • jolasALDI: Bazkideentzako, bai partikularrentzako baita proiektuentzako ere, hiruhilabeteko topaketak sortuko dira. Aste batzuetan, lehenengoa Balmasedan izango da.
  • jolasTOUR: Sareko proiektuei zein interesgarriak diren beste batzuei hiruhilabeteko bisitaldiak jolasPOTE edo jolasJAN barne.
  • jolasBIDE: Hezitzaileentzako eta magisteritzako ikasleentzako jardunaldi pedagogikoak.
  • jolasFILM: Heziketaren, hezieraren eta bidelaguntzaren inguruko ikusentzunezkoen goieneko aldia bideratzeko asmo handiko ekimenak.

Haziz Haziren partaide izatera eta topaketetan eta ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu heziketa, heziera eta bidelaguntza modu anizkoitzez disfrutatzeko eta beraiek partekatzeko.

Haziz Hazira elkartu