jolasCAMP 2018 Orio Zingira urria 12-14

Orain bai!! jolasCAMPeko garaia heldu da!!!

Haziz-Hazik bigarren jolasCAMPa martxan jartzen du, gainera aurtengoan ALE (Asociación por la Libre Educación) gurekin dator familia topaketa bat egiteko, ezagutzeko, berba egiteko, eta elkarrekin asmatzeko eta amesteko.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Zingira kanpineko familia, milesker!
Gogorarazi nahi dizuegu:

– Kanpineko sarrera ostegunetik 16:00etatik rurrera dela.
– Bertan esku – dirutan soilik ordaindu daitekeela
– Jatetxe gertuena 2.5 kilometroetara dagoela.
– Taberna irekita egondo dela edari desberdinak eskeiniz.
– Kanpineko sukaldean “sukaldari taldea” osatzen duten kideek bakarrik eskumena daukatela bertan sartzeko otordu herrikoiak prestatzeko helburuarekin, Eskerrik asko talde!
Excell taula bat dagoela atxikitu zaizuen artxibo batean (ongietorriak) norbaitek ekintzaren bat eskeini nahi badu.

Asmoa da…

AKAMPADA-TOPAKETA bat egitea: kanpin denda, furgo, karabana, autokarabana, bungalow (gutxi batzuk daude)… nahi duzuen bezala.

NON: Zingira kanpinean, Aia-Orio (Gipuzkoan).

NOIZ: Pilarreko zubia. Urriak 12tatik (ostirala) 14era arte (igandea). Ostegunean (urriaren 11n arratsaldean) ere posiblea izango da joatea.

Gure asmoa da planik ez egitea, hau da, bakarrik planifikatzea etorriko diren pertsonak, kanpineko plazak antolatzeko. Eta hortaz, soilik gozatu gure konpainiaz, eta zabaldu ideia desberdinak hezkuntza nahiz hazkuntzari buruz.

Kanpineko taberna eta jatetxea ez da egongo irekita. Hala ere, Zingirakoek jatetxeko sukaldea eralbiltzea uzten digute bazkari herrikoi bat egiteko, eta otordu – talde batek horren ardura hartzen badu.

PROPOSAMENAK: Nahi duenak proposatu ahal ditu ideiak (aktibitateak, musika, debateak, tailerrak…) Google Drive Proposamenak.

Gure bigarren  jolasCAMP izango da!

Udatik bueltatzeko giro desberdin batean murgilduz!

IZENA EMATEKO:

Lehenengo. Kanpinekoekin zuzenean erreserbatu (info@zingiracamping.com). Haiekin hitz egiterakoan jolasCAMPera joango zarete esan behar diezue.

Bigarrena. Ez ahaztu jolascamp@gmail.com mailari informazioa hau bidaltzea: izena, zenbat zarete,nondik zatozte, non ostatatuko zarete eta zenbat egun. Email horren bidez ere zalantzak argitzeko aukera izango duzu.

CAMPING ZINGIRA KANPINA
HELBIDEA: Barrio Olaskoegia 38, 20810 Aia-Orio, Gipuzkoa.
GPS: N 43º 15′ 22” / O 2º 07′ 51″
TELEFONOA: +34 682 261 287
EMAIL: info@zingiracamping.com
WEB: www.zingiracamping.com

Kartela PDF (jolascamp_2018_cartel_zingira_a4) sartzen dugu, zuen lagunen artean partekatu ahal dezazuela.

OSTATUA

KANPATZEA… Dendan, furgonetan, autokarabanan edo karabanan etor zaitezke…

Argindarra behar baduzue, egon adi elektrizitate duen partzela aukeratzeko, guztiak ez baitute eta alargadorea etxetik ekarri .

BUNGALOWak…  Lau pertsonentzako gutxi batzuk daude. Bi logela, dutxa, ur beroa eta sukaldatzeko behar den guztia daukate. Ez daude toailarik  ezta maindirerik ere.

ARETO ESTALIA ATERPETXE MODUAN ERABILTZEKO euria eginez… dendan bazatoz eta eguraldi txarra kezkatzen bazaitu, areto bat edukiko dugu ez bustitzeko…

NOLA EGIN ERRESERBA?

Lehenengo. Erreserba kanpalekuarekin zuzenean egin (info@zingiracamping.com). JolasKANPea zatotela esan behar duzu, egunak eta ostatu mota adieraziz.

Bigarren. Ez ahaztu jolascamp@gmail.com posta – elektroniko bat bidaltzeaz, zure izena, pertsona kopurua, jatorria, ostatu mota eta erreserba egunak idatziz. Helbide honetan ere dituzun zalantzak argitu ditzazkegu.

TARIFAK

KANPATZEA: 6 €/pertsona/gaua (0-1 haurtxoak doan) prezio honetan sartzen da partzela, ekartzen denarekin (denda, furgoneta, autoa, karabana….), komun-dutxak, argindarra (bakarrik 35 bat partzelatan).

BUNGALOWa, maindireak ez dira sartzen.

  • (4 pertsonentzat): 60 €/gaua, gutxienez 2 egun,
  • ( pertsonentzat): betetzen bada 4 pertsonekin 60€/gaua. 5€/pertsona gehiago  5 edo 6 sartzen badira.

MASKOTAK: 1.50 € gaua. Beti lotuta eraman behar dira eta osasun agiriak

eguneratuta izan behar dituzte.

EGUN PASATZEA: datorrena 2.50 €/pertsona eta eguna (0-1 haurtxoak doan).

Kampinekoek ez dute aldez aurretik dirurik kobratuko.

Esku-dirutan bakarrik ordaindu ahal izango da.

OTORDUAK

Kanpalekuak bere jatetxeko sukaldea erabiltzea uzten digu bazkari herrikoi bat antolatzeko eta otordu – talde batek horren ardura hartu nahi badu. Talde handientzat soilik erabili daiteke eta jatetxearen nortasuna errespetatzeko helburuarekin, produktu begetarianoak bakarrik sukaldatu daitezke.

ETXEKO ANIMALIAK

Etxeko animaliak etor daitezke; beti ere, hauek, lotuta eta dokumentazioa eguneratuta eduki beharko dute. Horrez gain, ordaindu beharko dute (Tarifak ikusi).

EGITARAUA

Egitaraua aktiboa eta proposamenei irekia da. Excell bat atxikitzen dugu behatu edo/eta proposatzen duzun ekintza jarri nahi baduzu.

NOLA IRITSI?

KOTXEZ… Bilbo ingurutik bazatozte, Zarautzera iristean autopistatik atera eta Orioko norabidea hartu. Orioko herrira iritsi aurretik, Zudugarai mendatea igo eta jaitsi ondoren, industrialdean eskuinera hartu behar da. Hortik aurrera 2 km zuzen. Donostia aldetik bazatozte berriz, Orion autopistatik atera, herria pasa Zarautz alderako noranzkoan eta zubia pasa eta 100 metrotara, industrialdean ezkerrera hartu. Hortik aurrera 2 km zuzen.

AUTOBUSEZ… Lurraldebus– ko autobusak Orioko geltokian utziko zaituzte. Zarautz aldera joan behar da, zubia gurutzatu eta 100 metrotara, Olaskoegia industrialdean ezkerretara hartu eta hortik 2 km-etara dago kanpina.

TRENEZ… Euskotren  Bilbao-Donostia (Matiko-Amara). Orioko tren geltokia, Olaskoegia industrialdearen alboan dago. Bertatik 2 km-ra dago kanpina.

Besarkada eta laster arte!

Haziz Hazi + ALE

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *