jolasGUNE 2018: Kaixo jolasKIDEAK

Kaixo JolasKIDEAK,

Honezkero ordu gutxi falta dira jolasaren eta errespetuzko hezkuntzaren babes eta hedatzearen inguruko hitzarmen handirako: JolasGUNE 2018 Errenteria.

Hirugarren edizio honetan, udalerri honetan ospatu dadin Errenteriako Udaletxeak erakutsi duen kolaborazio eta partze-hartze handia eskertzen dugu. DYA eta Protección Civil ere.

Gipuzkoako pertsona taldearen eta proiektuen esfortzu izugarria ere eskertu beharra dugu, herri honetan antolatzeko Haziz Hazi-ko beste pertsonen laguntzarekin bat.

Biharko egunerako laguntza gisa gako batzuk bidali nahi dizkizuegu.

Web orrian argitaratzen dugun informazio eguneratua berrikusi dezakezue.

EURIRIK GABEKO AURREIKUSPENA

Mugikorreko aplikazio batzuk beldurtu egiten gaituzten arren, AEMET eta EUSKALMET-en aurreikuspen fidagarrienek diotenez, egun lainotsu eta atsegin bat espero da eta ez da euririk espero, baina egun hauetako euriteen ondorioz lurra/belarra umela egon liteke.

KOKAPENA

JolasGUNE-a Fanderia Parkean edo Parque de la Paz-en ospatuko da da, erdigunetik Km batera eta autopistako irteeratik oso hurbil.

APARKALEKUAK

Kalean bertan aparkalekuak daude baina beteta egoten dira. Beste aukera bat Mamut/Alcampo merkataritza-guneko aparkalekua da, JolasGUNE-ra 10 minutuko bidegorri batekin.

GARRAIO PUBLIKOA

Fanderia Parkearen edo Parque de la Paz-en alboan Topo/Metroko geltoki bat dago: “Fanderia”. Errenteriako erdigunetik hurbil Renfe linearen geltoki bat ere badago.

TIKETEN BEREHALAKO ORDAINKETA

Tiketak jasotzeko, etxetik inprimatuta ekar ditzakezue edo zuen mugikorreko App-arekin (App Eventbrite jeitsi eta erabiltzaile gisa identifikatu). Heltzerakoan mesedez, lehenik eta behin JolasGUNE-rako eskuratze-konpromesuarekin erreserbatutako ticketak eta pack-ak ordaindu. Garrantzitsua da adieraztea antolakuntzak aste honetako erreserben arabera kontratatutako paellak ordaindu behar dituela.

HORNIDURA

Lurrean esertzeko manta eta estera ekartzea gomendatzen dizuegu. Baita paella jateko platerak eta mahai-tresnak ere (oilaskorako labana). Edalontziei dagokienez, Haziz Hazi-ko edalontzi berrerabilgarriak izango ditugu.

KAMISETEN ESTANPAZIOA

Haziz Hazi-ren logoa (beltzez) kamisetetan inprimatzeko tailer bat egongo da TititTaLolo-ren eskutik 2 €-ren truke, eta zuen gustuko arropa ekar dezakezue nahi duzuen erara egiteko.

GOZATZEKO, KONPARTITZEKO ETA ELKARLANEAN ARITZEKO GOGO ASKO

JolasGUNEA persona ugarik antolatu eta hainbat hilabetetan zehar energia eta ardura eskaintzen dioten ekitaldi handi bat da:, egun batean elkartu, hurbildu eta gure hezkuntza ereduak proiektatu ditzagun.

Horrelako topaketa zoragarria antolatzea, Haziz Hazi-ko bazkideei esker lortutako finantziazio ekonomiko handi bat dakar, eta janariari, edariei, edalontzi berrerabilgarriei, materialei, arropei eta poltsei esker sortutako diru-sarrerak beharrezkoak ditu.

Goizeko 11:00ak baino arinago etorri daitezkeenak (9:00tan guztia prestatu eta kokatzen laguntzeko), egun osoan bolondren moduan laguntzen egotearekin batera, musu eta besarkadekin ongi etorriak izango dira.

Garrantzitsua da baita ere eta gure aldetik zaiatzen gara; ingurumena, ekitaldiaren inpaktua, gure erantzunkizuna eta jasangarritasuna zaintzea.

Zuen bertaratzea, laguntza eta konpromesua eskertzen dizuegu.

Atseden zoriontsua izan eta energiaz betetako biharko jardunaldian ikusiko gara!

JolasGUNE 2018-ko taldea.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *