Haziz hazi hezkuntza sareak, bere hirugarren jolasGUNE ospatuko du Errenterian hezkuntza aniztasunaren aldeko proposamenekin

PRENTSA OHARRA

GETXO, 2018ko maiatzaren 21ean

Maiatzaren 27an, Jolasaren Nazioarteko Eguna dela eta, Haziz hazi elkarteak -Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sareak- jende eta giroari dagokionez beste urteetako arrakasta ikusita (Araban eta Bizkaian), JolasGUNE urteroko jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko du, Errenteriako Fanderia parkean.

Ospakizun hau, adin guztietara zuzenduriko ekimen ludikoa izateaz gain, hezkuntza eredu anitzak biltzen dituen hezkuntza sistema proposatzen du. Era berean, familia eta hezitzaileek eginiko esfortzutik hazi berriak diren alternatiba eta berrikuntza pedagogiko zelulak integratu nahi ditu. Proiektu hauek, nolabait, egungo errealitate sozialak dituen hutsune eta arazoei erantzuten baitiote.

Azken helburua da pertsonen garapen integrala sustatuko duen paradigma aldaketa lortzea. Paradigma berri honek, proposamen anitzak integratu eta bultzako ditu sistemaren eraberritzea eraginez, metodologia berriekin, proiektuen suspertzearekin eta eredu indibidualitzatuekin.

JolasGUNE haur eta helduei zuzenduriko ekintza anitzak eskaintzen dituen ekitaldi irekia da. Bertan, hitzaldiak, tailerrak, jolasak, musika, bazkari herrikoia eta foodtruck eskainiko dira. Horrez gain, hainbat sorpresa eta azoka bat ere egongo da, produktu jasangarri eta hazten ari den mugimendu honekin erlazionatutako artikuluak dituena.

Jaiegunak jolasa, bizitzako etapa guztietan, ikaskuntza eta hazkuntzarako baliabide nagusitzat hartzea aldarrikatzen du. Bertan, giza naturaren ezagutza sakonetik, benetako beharrei erantzunda eta bakoitzaren erritmo naturalei egokituta, errespetuan oinarritutako hezkuntzaren alde lan egiten duten familia, hezitzaile eta hezkuntza proiektu desberdinak bilduko dira.

Haziz hazi elkartea, familia, partikular eta hezitzaileez gain, EAE-a, Nafarroa eta Kantabriako hezkuntza proiektu ezberdinek osatzen dute, eredu propioak garatzeko beharra ikusten dutenek.

PDF: 20180521_hazizhazi_jolasgune_notaprensa1_eus.


Posta elektronikoa: info@hazizhazi.org · www.hazizhazi.org · https://www.facebook.com/hazizhazielkartea/

PRENTSA dokumentazio, argazki eta materialekin: http://www.hazizhazi.org/jolaspress/

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *