Denboraldiko lehenengo JolasALDI-a Balmasedan

Haziz Hazi-n, dena presta dago
denboraldiko lehenengo JolasALDI-a ospatzeko.

izen-emateak, apirilaren 5-a baino lehen: jolasaldi.hh@gmail.com

jolasaldi, haziz hazi, balmaseda, abril, 2017, encuentro, topaketa, bazkideak, socios,

JolasALDI bazkideentzako eztabaida-foro bat da; gai guztiak, egonezinak, galderak, ideiak, ekarpenak , ilusioak, esperientziak… den-dena partekatzeko espazioa. Guztiok batera Haziz Hazi eraikitzeko leku eta unea.

  • Balmasedan elkartuko gara, apirilaren 8-an (larunbata)
  • Bi elkarrizketa-txanda egingo ditugu:
    Bata 10:00-etatik 14:00-etara, eta bestea 16:00-etatik 19:00-etara.
  • Leku apropos bat prestatuko dugu eta, hortxe bertan, pertsona bakoitzak etxetik ekartzen duen bazkaria partekatuko dugu. Horrela, lasai eta informalki adiskide bihurtzen jarraituko dugu.

Bazkideei murriztutako jarduera da eta, parte hartzeko, helbide elektroniko honi mezu bat bidaltzea beharrezkoa da: jolasaldi.hh@gmail.com.

 

Mezua, mesedez, apirilaren 5-a baino lehen bidali eta datu guztiak sartu.

Anima zaitez eta lehenengo JolasALDI-an parte har ezazu!

Haziz Hazira elkartu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *